Lulabai zerbitzu guztiak dituen haur-eskola bat baino gehiago da. Lulabain tailerrak, hitzaldiak, gurasoen eskolak, kanpamenduak eta bestelakoak ere egiten ditugu. Gure txikiak zaintzeaz gain haien ama eta aitei ere laguntzeko.

Haurtzaindegi bat baino zerbait gehiago

Lulabain jarrera naturalak eta adimenak ahalik eta gehien garatuz jolasten gara, eta giroa zaintzen dugu, estimulu egokien aldetik aberatsa izan dadin, eta, hortaz,ikasteko prozesua beti atsegina izan dadin. Haurrek euren ikaskuntza eraikitzeko izango dituzten oinarriak ezartzen laguntzen dugu, balioen eta gaitasunen garapenari begiratuz.

#ffc433

Lankidetza hitzarmenak

Hezkuntza-instituzioekin, erakundeekin, argitaletxeekin eta beste eragile batzuekin kolaboratzen dugu. Gure familiei hezkuntza eta zaintzarik onena segurtatzeko. Ahalik eta ezagutza gehien helarazteaz kezkatzen gara, hobetu ahal izateko xedez. Behean ikus dezakezu kolaboratzen dugun eskola eta erakundeen zerrenda.

#78dbf8

Family plus

Hainbat prestakuntza-tailer ikasturtean zehar, aita, ama eta hezitzaileei zuzenduak, profil pedagogiko desberdineko gaiak jorratuz. Gai bakoitzean espezializatutako hizlariak, guztiz dohainik. Programatutako ikastaroak ikus ditzakezu gure ekitaldien atalean, eta izena eman dezakezu.

#e54b4e

Ludoteka

Lulabain badakigu zein zaila den lana eta familiako bizitza oporretan uztartzea. Horregatik, 0 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzendutako ludoteka bat sortu dugu; gure eskolako  ohiko erabiltzailea ez bazara ere erabil dezakezu. Gabonetan, Aste Santuan, zubietan eta udako oporretan gertu-gertu gaituzu. 

#9b9b9b

Aitona/amona bat, altxor bat

Gure burmuina sasoian jartzen dugu. Aitona/amonok eta haurrok zaletasunak konpartitzen ditugu eta arazoak konpontzen ditugu jolasen bidez. Hilean behin, asteburu batean, espazio oso berezi bat eskaintzen dugu, presarik eta betebeharrik gabekoa, haurrak eta helduak elkarrekin jolastera etor daitezen.

#78dbf8

Next mom

Lulabairen Next mom erditze aurreko eta erditze osteko programa bat da, haurdun dauden emakumeei zuzendua. Mindfulness ariketa hipopresiboetan oinarrituta, programa lagungarria izango zaizu zure haurdunaldia eta amatasun berria hobeto eramateko. Interesatuta bazaude, kontaktatu gurekin eta guztiaz informatuko zaitugu. Lehenengo saioa doakoa da.

#ffc433

Hezkuntzaren alorreko lankidetza eta lotura hitzarmenak

Zenbait hitzarmen ditugu beste hezkuntza-instituzio batzuekin. Horien bitartez, gure txikiek puntu bat lortzen dute harrerako irizpide osagarrietan. Gisa berean, kontaktuan egoten gara gure Hezkuntza-proiektuen eta gure lankidetzaz gauzatzen diren ekintzen bilakaera ezagutzeko.

Etorri nahi duzu geu ikustera?

Nahi baduzu, etorri eta ezagutuko gaituzu. Utzi zure telefonoa eta lehenbailehen  kontaktatuko dugu zurekin.